Loading

#gaztetxanpona Gazteen giza parte hartzea bultzatzeko prozesua

EUS | GAZ

Pizgarri soziala sustatuko duen proiektu berritzaile eta aitzindaria da eta bizkaitar gazteen artean konpromiso sozialaren kontzientzia garatu nahi du. 'Gazte Txanpon Soziala'-ren helburu nagusia gazteek egindako proposamen ezberdinak kontrastatzea eta baliozkotzea izango da giza proiektuekiko duten konpromisoa eta parte-hartzea aitortu eta saritzeko.

Prozesua 16 eta 25 urte bitarteko biztanleria gazteari bideratuta dago eta horren bidez komunitatearekiko duten konpromiso soziala saritzeko sistema diseinatu eta alderatu nahi da.

dibertsitatea, adierazgarritasuna eta erabilgarritasunari arreta

Proiektuak Bizkaiko biztanleria gaztearen artean gizarte konpromisoaren kultura bultzatu nahi du udalerri zein eskualde mailan garatzen diren jardueren bitartez. Kultura hori, bestalde, oso errotua dago gure herrialdean eta estatuko gazte elkartegintza eta boluntariotza tasa handienetarikoa du.

““gazte kolektiboaren lan soziala erraztu eta bultzatzea saritzen duen sistema diseinatzea”

"Txanpon” hitza erabili arren, proiektuak ez du eskudirua erabiliko, baizik eta kreditu edo puntuazio bidezko sistema bat eta horren bidez zerbitzu eta kontsumo ondasunak aldatu ahalko dira. Prozesura gehitzera gonbidatuko diren enpresa, erakunde eta komertzio laguntzaileen abantaila eta hobarietan erabiltzea ere posible izango da.

Proiektuan aurreikusitako parte-hartze prozesuak 4 lan fase ditu:

Prestakuntza, Kaptazioa, Aktibazioa eta Talde sorkuntza eta prototipoa sortu.

-Prestakuntza-

Proiektua abiarazteko lau jarduera-eremu finkatu dira: belaunaldi artekoa, kultura artekoa, kulturari loturikoa (tokiko kultura dinamizazioan parte hartzean zentratua) eta hizkuntzaren eremua, zehazki, euskara. Lehenengo hirurek egitura zehatzagoa duten arren, hizkuntzak, ordea, euskararen erabilerari dagokionez, gai guztiekiko zeharkako izaera du.

belaunaldi arteko eremua, kultura-artea, kultura eta euskara

Sistemak, gazte kolektiboaz gain, lan lau eremu ezberdinetan diharduten erakunde eta enpresen parte hartzea beharrezkoa du eta baita pizgarri ezberdinak eskaintzeaz arduratuko diren enpresa multzoa ere. Eragile horiek, prozesuan parte hartzera gonbidatuak izango dira beraien ekarpenak jasotzeko, ekainean zehar.

-Kaptazioa eta aktibazioa-

Bizkaiko eskualde ezberdinetan, guztira 200 gazte mugiarazi nahi dira berain ekarpen eta proposamenak jasotzeko `Gazte Txanpon Soziala´-ren diseinura begira. Fase hau apiril eta uztail bitartean garatuko da.

- KO-KREAZIOA ETA PROTOTIPOA SORTU -

Irailean eta urrian zehar gazte kolektiboen, enpresa ezberdinen, komertzioen eta erakunde laguntzaileen artean `Gazte txanpon soziala´-ren lehen bertsioaren taldeko sorkuntza eta prototipoa sortzeko fasea garatuko da.

- ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU -

Prozesuan parte hartu nahi duzu? Anima zaitez eta bete ondorengo inprimakia.

gehitu zaitez eta lagundu!

Jarrai gaitzazu sareetan:

#gaztetxanpona

Twitter

Instagram

Facebook

Te informamos que conforme a lo previsto en la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, que tus datos serán incluidos en un fichero denominado Gestión, inscrito en el Registro de la Agencia de Protección de Datos y cuyo Responsable del fichero es ASOCIACION ALDREBESA ELKARTEA PARA LA INNOVACIÓN DE LA CULTURA. La finalidad de esta recogida de datos de carácter personal será únicamente gestionar la relación que te vincula con ASOCIACION ALDREBESA ELKARTEA PARA LA INNOVACIÓN DE LA CULTURA . Como titular de los datos, das tu consentimiento y autorización para la inclusión de los mismos en el fichero anteriormente detallado.

En cualquier caso, podrás ejercitar gratuitamente los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición dirigiéndote a ASOCIACION ALDREBESA ELKARTEA PARA LA INNOVACIÓN DE LA CULTURA con dirección San Miguel, 8, 1º izda., 48340, Amorebieta, Bizkaia, o mediante correo electrónico dirigido a aldrebesaelkartea@gmail.com indicando en la comunicación L.O.P.D.

Report Abuse

If you feel that this video content violates the Adobe Terms of Use, you may report this content by filling out this quick form.

To report a Copyright Violation, please follow Section 17 in the Terms of Use.