Loading

1- Euskarazko liburu bat hautatu, etxetik edo liburutegitik maileguan hartuta, eta irakurri.

2- Sare sozialetan (Instagram, Facebook, Twitter, Tik Tok, You Tube edo Twich) liburu horren inguruko zerbait (aipu bat, gomendio bat, kritika bat, bitxikeria bat) zabaldu, euskaraz. Bideo bat, argazki (-muntaia) bat edo post bat izan daiteke.

Hori bai, ezinbestekoa da liburuaren izenburua garbi ikustea, baita #liburu-klika traola ere.

Sare sozialik ez badaukazu, e-postaz bidali euskara zerbitzura.

3- Sareetan argitaratu denaren froga e-postaz bidali euskara zerbitzura:

------------------------------------

12 urtetik beherakoa bazara

Liburuaren protagonistetako baten marrazkia egin edo idatziz beste bukaera bat eman liburuari eta e-postaz bidali euskara zerbitzura.

------------------------------------

Parte-hartzaileei euskarazko liburuak erosteko opari-txartelak helaraziko zaizkie haiek emandako helbidera, eskualdeko liburu-dendetan erabili ahal izateko. Txartel horiek erabilita, liburuak %30 merkeago erosi ahal izanen dituzu (gehienez ere 15 euroko oparia izanen da liburu bakoitzarekin). Opari-txartelak irailean banatuko dira eta iraila osoan erabili ahal izanen dira. Pertsona bakoitzak 3 opari-txartel jaso ahal izanen ditu gehienez.

Liburu-denda laguntzaileak

  • Altxuko-denda (Erratzu)
  • Arkatz (Altsasu)
  • Astitz (Leitza)
  • Axular (Elizondo)
  • Elustondo (Irurtzun)
  • Igone (Bera)
  • Kaxeta (Etxarri Aranatz)
  • Lanbroa (Lekunberri)
  • Liburunda (Altsasu)
  • Maimur (Leitza)
  • Martxueta (Irurtzun)
  • Nafarpress (Elizondo)
  • Ostiz (Doneztebe)
  • Purienea (Bera)
  • Telletxea (Lesaka)
  • Xagu (Lesaka)

Eskualdeko liburutegi publikoak

  • Altsasu
  • Arbizu
  • Bera
  • Doneztebe
  • Elizondo
  • Etxalar
  • Etxarri Aranatz
  • Irurtzun
  • Larraintzar
  • Lakuntza
  • Lekunberri
  • Leitza
  • Lesaka
  • Olazti
  • Urdiain
  • Ziordia

------------------------------------

Erakunde antolatzaileak