Kolorea
Kolorearen teoriari buruz eta koloreak nola nahaztu kolore barriak lortzekoari buruz azalpen labur bat emanez hasiko gara.
Orain dela mendeak hasi zen kolorea aztertzen. Ikerketak denborarekin aldatu egin dira.
Kolore primarioak
Gaur egun, 3 kolore esistitzen direla esaten da. Hauetatik espektro kromatikoa osatzen duten beste guztiak irten dira. Primarioak esaten diegu beste koloreak nahasiz ezin direlako hauek lortu. Hiru kolore primarioak: magenta, zian eta horia dira.
Kolore sekundarioak
Primario hauetatik bi erdibana nahstuz sekundarioak lortzen dira.
Magenta + horia = laranja
Magenta + zian = morea
Horia + zian = orlegia
Hiru kolore primarioak hainbaina nahasiz gero beltza lortuko litzateke. Baina, kolore-pigmentoak erabiltzen dugunez, lortuko duguna ez da beltza garbia izango baizik eta marroi-grisa illuna.
Zirkulu-kromatikoa
Badira modu asko koloreen irudikapena ordenatzeko baina errezen eta ezegunenen artean zirkulu-kromatikoa dugu. Zirkulua 6 ataletatik zati infinitoetara joan daiteke, koloreen ñabardurak bezala.
Hau gure proposamena: egin ezazue zirkulu hau zuen etxeetan, zuen margoekin. Edozein material erabil daiteke: akuarelak, kolore-arkatzak, tenperak... Erronka da kolore primarioak bakarrik erabiltzea; nahasketak egiteko ere! Ezin dira tranpatxoak egin! ;)
Konpasik ez baduzue etxean duzuen biribil den edozein gauza erabil dezakezue zirkulu-kromatikoaren forma egiteko. Eta bilatu ez baduzue nahi, hemen utzi dizuegu inprimatzeko zirkulu bat. Gustokoa baduzue, zuen zirkuluak gurekin konpartitu ditzakezue.
Jasotako zirkuluak
Kolore tenperatura
Kolore-tenperatura kolore konkretu bat ikustean sentitzen dugun sentsazio termiko subjektiboa da. Tenperatura honen arabera, koloreak zirkulu-kromatikoaren barruan bi aurkako multzotan sailkatzen dira: kolore beroak eta kolore hotzak. Aipatutako multzo hauek kontrastatzen eta osatzen diren zenbait asoziazio psikologikoak eta ikusmen-eraginak dituztela esaten da. Kolore beroak aktiboak direla eta ikuslea pizten dutela. Berotasuna, erosotasuna, indarra eta poza ematen dutela. Kolore hotzek kontrako efektuak eragiten dute: hotza, geldotasuna, lasaitasuna, tristura, atzera-egitea, urruntasuna, desagertzea… Kolore beroak erakargarriagoak eta dinamikoagoak dira. Hedatzen dira eta ikuslearengana datozela ematen dute.
Kolore osagarriak
Bestearekiko tonu-kontraste handiagoa duen kolorea kolore-osagarria da. Zenbat eta urrunagoa dauden kolore bi zirkulu kromatikoan orduan eta handiagoa izango da bien arteko kontrastea. Zirkulu kromatikoan kolore konplementarioak dira aurkako lekuetan kokatzen direnak. Zirkuluaren erditik pasatzen den marra zuzen batekin lotu daitezken bi kolore.
Probatu
Koloreeen efektu-konplementario hau hobeto ulertzeko jar ezazu begirada, 30 segundutan, kolore lau eta asea duen azal batean; ostean, begira ezazu azal zuria eta laua (folio edo horma bat). Begi-nekea berdintzeko, forma berdina baina kontrako kolorea duen ilusio-optikoa ikusiko duzu. Gainera, kolore bati bere osagarria gehitzen badiogu beltz antzekoa arre-ilun kolorea izango dugu; interesgarri oso itzalak egiteko.
Gaurko erronka, koloreak hacen konplementarioekin nahaztea da. Animatu zuen lanak gurekin konpartitzen!
Beste aukera bat Interneten bidez konplementarioen nahazketa hauek bidaltzea eta topatutakoa gurekin konpartitzea da. Adibide moduan, hona hemen duzue Matissen lan hau. Pinturan ez dude bakarrik konplementarioen arteko kontrasteak baizik eta colorearen tenperaturarena ere
Jasotako kolore osagarrien adibideak
Harmoniak
Musikan bezala, kolorean ere harmoniak erabiltzen dira, erakargarriak zaizkigun konbinazio kromatikoak sortzeko. Ezaugarri komunak dituzten kolore-gamak izaten dira. Atseginak eta ederrak izan daitezke, baina monotonoak eta aurreikusteko modukoak ere izan daitezke. Harmoniak modu pertsonalean ikertu behar dira eta modu subjektiboan bilatu behar dira, hor dago erronka eta kolorearen interesa!
Harmonia monokromatikoa
Harmonia monokromatikoan kolore bakarreko ñabardurak eta balio argi eta ilunak konbinatzen dira. Emaitza irudi soila eta oso uniformea da.
Kolore osagarrien harmonia
Kolore osagarrien harmonian, zirkulu kromatikoan kontrako aldeetan agertzen diren bi kolore konbinatzen dira . Kolore osagarrien arteko elkarreraginaren ondorioz, kolore horiek biziagoak eta bibratzaileagoak dira.
Bi koloreak ahalik eta gehien saturatuta daudenean, kontraste-efektua indartsuagoa da.
Distantziakide den triadaren harmonia
Distantziakidea den triada baten harmonian, zirkulu kromatikoaren barruan elkarrengandik distantzia berera dauden hiru kolore konbinatzen dira, irudimenezko triangelu aldeberdin bat sortuz. Kasu honetan, hiru koloreetako bakar batek ere ez du elkarren antzik tonuan.
Kolore anitzeko eskema honen harmonia tonuen arteko distantziak distantziakide mantentzean datza. Arau horri eutsiz, erabilitako kolore kopurua handitu daiteke, eta lau (tetrada) edo bost kolore distantziakideren konbinazioak sor daitezke, hurrenez hurren irudimenezko karratu edo pentagono bat osatzen dutenak.
Orrialde hau bisitatzen duzuen askok marrazkiarekin eta pinturarekin harremana duzuenez, harmoniei buruzko ideia horiek kontuan hartuta margolanen bat egiten saiatzera animatzen zaituztegu, eta horien argazkiak bidaltzen dizkiguzue, partekatu eta miretsi ahal izateko.
Jasotako Harmoniak
Itten-en kontraste kromatikoak
Johannes Itten (Suitza, 1888-1967) diseinatzaile eta irakaslea izan zen Bauhaus Diseinu eta Arte Eskola ospetsuan. Margolari honek zuzendu zuen "Vorkus" edo Bauhauseko ikasketak prestatzeko ikastaroa. Ikastaro berritzaile horrek esperimentazioan sartzen zituen ikasleak, ordura arte praktika plastikoekin zerikusirik ez zuten askotariko materialekin: altzairua, soka, ehun-materiala, argazkiak, zura edo kristala.
Itten, artea ikasteko bere metodo berriengatik ospetsua izan zen, ariketa fisikoak eta meditazio ariketak proposatuz sormen trantze batean sartzeko.
Sortzaile eszentriko hori izan zen, halaber, koloreen ezaugarri ezberdinengatik sor daitezkeen kontraste motei buruzko teoria bat egiten lehena.
Zazpi kontraste mota bereizi zituen, horietako batzuk aurreko ikasgaian komentatu genituen: saturazioa, tenperatura, aldiberekotasuna, kantitatea, argitasuna, zirkulu kromatikoan kokatzea eta kolorearen kalitatea.
Johannes Ittenek identifikatu dituen 7 kolore-kontrasteak honako hauek dira:
1. Kolore puruen kontrastea
%100eko kolore-asetasunak ikusmen-kontraste handia eragiten du. Kolore horiek ez dute beste kolore bateko txinpartarik, ez zuririk ez beltzik, eta oso distiratsuak dira.
2- Kolore beroaren eta hotzaren arteko kontrastea.
Kontraste hori aurreko ikasgaietan ere landu dugu; kolore bakoitzaren tenperatura-aldeak areagotu egiten du bien arteko ikus-kontrastea.
3. Kontraste osagarria.
Kontzeptu hau aurreko ikasgaietan landu zen. Zirkulu kromatikoan kontrako bi kolorek sortzen duten kontrastea da, hau da, bi kolore osagarrik.
4. Aldi bereko kontrastea.
Kolore asea dugunean (grisik eta zuririk gabe) eta gris baten gainean jartzen dugunean, grisean, dugun kolore saturatuaren osagarri den kolore-tonua sortzen da. Gris baten gainean gorri bat badugu, kolore urdinxka sortzen da grisaren gainean (urdina osagarria da).
Aldi berean, kontrastea kolore bat bestearen ondoan egoteagatik sortzen dela esan nahi du, eta beti dago efektu bat bien artean.
5. Kontraste kuantitatiboa.
Bi kolore ditugu, baina bakoitzak bere azalera edo tamaina dauka; beraz, alde horrek kantitate kontrastea sortzen du.
6. Kontraste argi eta iluna.
Bi koloreko elkarren ondoan jartzea, argitasun edo tonu-balio desberdinekin.
7. Kontraste kualitatiboa.
Kolorearen kalitateak, gutxi gorabehera saturatua den ala ez, kolorea bizia izatea eragiten du, edo, alderantziz, itzalia. Kolore bizi bat itzalitako baten kontra jartzean, ikusizko kontraste bat sortzen da.
Oraingo honetan, zuen lanak helaraztera animatzen zaituztegu, kontraste horietakoren bat erabiliz. Emaitza kromatikoa inpaktu bisual handiko obrena izango da, seguru ez gaituztela axolagabe utziko!
Jasotako kontrasteak
Berrogeialdiko marrazketa 2.astea
Astehauetan kolorear iburuz ikasi eta praktikatu dugunaren ondoren, marrazketa bere modurik praktikoenean hurbildu nahi dizuegu, gure koadernoa sortzera.
Hurrengo eguneraketetan hainbat gai proposatuko ditugu, "Berrogeialdikomarrazketa" deitu dugun horretan lantzeko.
Era berean, tokiko nahiz nazioarteko marrazkilarien adibideak erakutsiko dizkizuegu.
Esperientzia honetarako koaderno bat izatea gomendatzen dizuegu, etxean koaderno bat ezbaduzue, ezkezkatu, orri solteak erabil ditzakezue. Hau bada zure lehen marrazki-koadernoa, hurrengoa gomendatzen dizugu:
• Akatzak egin ditugun orriak ez kendu koadernotik, horiek konpontzeko moduak bilatzen saiatuko gara eta! Zuzenketak egiten lagunduko digu, pentsa ezazue ikasketaren parte bat dela.
• Ez dugu dena isladatu behar, zelako lasaitasuna! Hunkitzen gaituzten edo interesatzen zaizkigun gauzak aurkitu behar ditugu.
• Erdialdeko orrialde batetik hasi marrazten; horrela, koaderno berriarekin daukagun "presioa" txikiagoa izango da eta.
Sarritan uste dugu arrazoi eder bat ez badaukagu, ezinezkoa dela marrazki on bat egitea. Ilunabar polit bat edo hondartza eder bat ikusten ez badugu, pentsatzen dugu ezinezkoa dela inspiraziorik lortu.
Sarrera honetan erakutsiko dizuegu hauez dela egia eta …
Baieztapen hori egia da,zeren eta marraztea behatzea da. Marrazkiak objetuak era desberdinetan ikusteko gaitasuna ematen digu. Marrazketa gauza arruntenetan eta xumeenetan edertasuna aurkitzeko gai da.
Koosje Koene marrazkilariaren adibide hauetan eguneroko objektu eta egonaldiak aurkitzen ditugu. Adibidez,ikaragarria da hainbeste edertasun aurkitzea bere hozkailuko marrazkian!
Carlos Aponteren (@carlosvisualdiary) adibidehau ere oso interesgarria da,.
Marrazkilariak sortzeko aukera interesgarri bat aurkitu du kontserba lata irekiak zaborretara bota baino lehenagoko unean.
Marrazkia jarduera sentikorra da, non lerroak beraien artean bilatzen diren, hau da, bat islatzean ez bagara konforme geratzen, beste saiakera batzuk egiten dira asmatu arte. Kontuan izan behar dugu neurriak hartzeko zenbait tresna ezagutzea oso baliagarria izan dakigukeela.
Aurkitzen dugun arazo handienetarikoa edozein objektu margozterakoan,horren irudikapena neurrigabea izatea da. Horretarako neurketa lagungarria izan daiteke elementuen proportzioan eta haien arteko erlazioa egokia izateko.
Neurriak hartzeko, arkatz edo hagaxka batekin besoa luzatu behar dugu eta begi bat itxi neurriak hobeto hartzeko. Aldeen arteko harremanak bilatuko ditugu.Adibidehonetan bezala, arkatzaren bidez erraz ikus dezakegu pitxerraren altuera 3 ontzien zabaleraren antzekoa dela.
Objektuen arteko harreman hori ezagutzeak modu intuitiboan marrazten Joan garen lerro horiek ezagutzen lagunduko digu gero zuzenketak egin ahal izateko.
Marrazkiarekin erlazionatzeko hainbat modu daude, har ditzakegun bide grafikoak asko dira, baita enfokatzeko moduak ere.Zure koadernoarekin lehen topaketa egiteko, marrazketa-estrategia bi proposatuko dizkizugu:
Zuri-beltzeko balorazioa
Lehen marrazki honetarako,arkatz bat besterik ez duzu behar. Gure ereduko informazio guztia gris-tonu desberdinetara murrizten saiatuko gara.
Lynne Chapmanen adibide bikain honetan, arkatz arrunt batekin ikus dezakegu nola lortu daiteken pose erlaxatu fresko eta kementsu bat.
Ariketa hau egiteko beste adibide bat proposatzen dizuegu hemen:
Hondoa elementu gisa
Proposatzen dizuegun bigarren estrategia honetan, hondoa elementu gisa erabiltzea da. Marrazki-mota bat da, eta objektuaren edo ereduaren profilaren lerroan jarri behar dugu arreta. Potentzial "negatibo" efektua sortuz aterako dugu, hau da, hondoa betez gure objektuari garrantzi handiagoa emango diogu.
Eredu horren aurrean, kontserba-lata bat kaktusaren loreontzi moduan hartuta, nola konpon dezakegun ikusiko dugu
Aste honetako proposamena, ikusiberri ditugun bi estrategia grafiko horiek erabiliz, gutxienez marrazki bi egitea izango da helburua, ziur horretarako denbora atera dezakezula! Egindako marrazkiak bidali eta gure orrialdean partekatuko ditugu.
Jarraian erakutsiko dizuegu hainbat marrazkilarik egin dituzten adibide batzuk, adibide horietako asko berrogeialdi honetan egindakoak dira. Sare sozialetan aurkiditzakezue. Espero dugu balio izatea ideiak hartzeko eta ikus dezazuen etxe barruan ere gauza txikienekin marrazteko arrazoiak aurki ditzakegula.
Jasotako lanak
Berrogeialdiko marrazketa 2. astea
Nire leihotik: marraztu dezakedana
Aste honetan proposatzen dizueguna zera da, kalean marraztu ezin dugun arren, leihotik ikusitakoa marraztu dezakegu.
Leihoak oso elementu garrantzitsua bihurtu dira berrogeialdi honetan.
Seguruenik, askok eta askok egunean hainbat aldiz erabiltzen dituzuela, arratsaldeko 8etan txalot-zeko ere, eta ondorioz, auzokideekin harremana hurbilagokoa izatea lortu duzuela
Egoera horretan dauden persona batzuk zorionekoak dira, zeren eta landaguneetan bizi dira edo lorategi handibatekin, non paisaia ederretaz gozatzeko aukera daukate. Baina beste asko eta asko hirietan bizigara eta pisu blokeak eta bizi lagunen etxeak baino ez ditugu aurrean ikusten.
Ikus dezagun gure aurrean ikusten duguna nola marraztu, eta bereziki kale bat nola antolatu.
Normalean, arkitektura lerro paraleloz beteta dago, batzuk lurrarekiko paraleloak eta beste batzuk perpendikularrak. Bertikalak, normalean ikusten dugunarekiko nahiko fidelak izango dira, baina lerro horizontalek, egiten dugun irudikapenaren arabera, paraleloak izateari utziko diote, puntu ba-tean desagertzeko eta ikuspegian funtzionatzeko.
Aurrealdeko ikuspegian, bertikalak zein horizontalak elkarren paraleloak izango dira. Ikuspegi hori, gure etxe aurrean fatxada bat badugu aurkitzen duguna izango da.
Edozein ikuspegi sortzeko, garrantzitsua da gure marrazkiaren horizonte-lerroa ezagutzea eta ko-katzea. Lerro hori begien parean dago, beraz, desberdin aizango da, zutik edo aulk ibatean eserita marrazten badugu.
Nola aurki dezakegu? Aurrera begira, begiak jaitsi eta igogabe. Gure begirada doan tokian egongo da zerumuga lerroa.
Aholkua: altuegi edo baxuegi jartzen ez duzuela ziurtatzeko, interesgarria da objektu baten goikoaldea (ate baten, mahaibaten, edalontzi baten markoa, edo, kasu honetan, leiho baten erroa) ikusten badugu, fijatzea, horrela bada, zuen horizonte-lerroa gainetik erortzen ari dela esan nahi du.
Hemen adibide bat utziko dizuegu, zeru ertz marra magentaz markatuta.
Leihora irteten garenean eta aurrez aurre fatxadarik ez daukagunean, nola irudikatzen dugu ikusten dugun kalea? Bat-batean, badirudi kale hori tunel bat bezalakoa zela.
Lerro horizontal guztiek bat egiten dute gure horizonte-lerroaren parean dagoen ihesgune beretik.
Lerro hauek paraleloak dira errealitatean, baina ez ikus puntuan. Jarraian, ikus dezagun kale bateko marrazki baten ikuspegia
Beste adibide honetan, leiho batetik begiratuta, ikusten da horizonte-lerroa gorago dagoela, eta erai-kinen lerro horizontal guztien moduan, baita espaloian,orain horizonte-lerro (gorria) puntu berean elkartzen dira.
Ikuspegia irudikatzeko beste modu bat bi ihesguneren bidez da, non lerro horizontal guztiek bi pun-turantz joateko joera izango dute gure horizonte-lerroan. Garrantzitsua da kontuan izatea bi ihesgune horiek ez dutela zertan egon behar gure paperean, zeren askoz urrunago aurki daitezke. Hala ere, jar dezagun irudikapen mota horren adibide bat, non ikus bait daitezke ikuspegia irudikatzeko modu horren parte diren elementu guztiak.
Ahaztu ez dazagun, lerro horizontalek duten ikuspegiaren funtzionamenduaren eskema txiki bat.
Zuen leihotik ikusten duzuenaren zirriborro bat egite apropozatzen dizuegu, zirriborro batekin zeri-kusi gehiago izatea marrazki batekin baino. Ez da línea araztua behar, une aproposa bait da neurriak hartzeko, erraz zuzendu ahal izango baitugu. Saiatu lerro itxiekin lan ez egiten. Zirriborro bat amai-tugabeko zerbait da. Kendu behar ez diren xehetasunak eta utzi irudimenari lekua.
Saia zaitezte ikusten duzuenaren "fotokopia" ez egiten, marrazki bat da, diseinu berri bat, zuen in-presioekin. Ez da beharrezkoa ikusten ditugun leiho eta adreilu guztiak jartzea, ikusleak marrazkia osatuko du bere buruan. Ikusten duenak, guk leku horretan sentitzen duguna sentitzeko gai izan behar du.
Bigarren urratsa tintaztatzeko ordua izango da. Gogora ezazue ez dugula tintaz errepasatuko, baizik eta arkatzez egindako zirriborroaren lerro era bilgarriekin geratuko garela. Ez kezkatu lerro zuzenen bat okertzen bada, hobe dira gizain perfekzio txiki horiek lerro perfektu egiak baino.
Azkenik, itzalak ematen dizkigun orban ilunak tintaz markatuko ditugu. Horrek volumen sentsazio askoz handiagoa izaten lagunduko digu.
Hiru fase hauen adibide bat erakutsiko dizuegu:
Horrelako ariketak egin eta erosoago sentitzen garenean, kaleko apunteren batzuk zenean tintaz egitea proposatzen dizuegu.
Errotuladore mota asko daude merkatuan: kalibratuak, feltro puntadunak, pintzel puntadunak … Seguru baten bat etxean dugula!
Inspirazioa hartzeko beste marrazkilari batzuen adibide batzuk proposatzen dizkizuegu:
Kolorea ez da ezin bestekoa ariketa honetarako, baina erabiltzea erabakitzen baduzue, kontuan izan behar duzue zein tinta mota erabiltzen ari zareten, batzuk iraunkorrak baitira eta beste batzuk uretan disolbagarriak.
Uretan disolbagarria den tinta bat erabiltzen baduzue eta, ondoren, akuarela erabiltzen baduzue, litekeena da koloreak zikintzea tintaren zati bat zabaltzean.
Hona hemen marrazkilari desberdinek egindako kale ikuspegien aukeraketa bat.
Zuen leihoetatik egindako marrazkiak bidaltzera animatzen dizuegu!
Zuen lanak
Berrogeialdiko marrazketa 3. astea
Lehenik pertsonak
Berrogeialdi honen izpirituari ohore eginez, saio hau dakargu, lehenik pertsonak deitu duguna; beti, bizitzak erdigunean kokatu beharko liratekeelako.
Garai hauetan, gehienok konturatzen gara benetan zer den axola duena, gauza txikiak botatzen ditugu faltan, eta konturatzen gara zoriontasuna une txikietan aurkitzen dugula askotan, maite ditugun pertsonez inguratuta.
Agian, haietako batzuekin bizi gara, baina beste asko ezingo ditugu denbora batez ikusi pantaila baten bidez ez bada. Beraiei eskeiniko diegu ikasgai hau.
Nola identifikatzen dugu pertsona bat beste batekiko? Azken batean, gizaki guztiak funtsean oso antzekoak garen arren, haien berezitasunen eta desberdintasunaren bidez egiten dugu, eta aurpegia da desberdintasunaren lehen elementua.
Horregatik, erretratua izango da mintzatuko garen lehen elementua.
Solik burua jartzeko moduagatik, hainbat erretratu tipología daude. Aurrez-auure irudi bate ikusten badugu, aurpegiari buruzko informazio gehien dugun posizioetako bat dela ikusiko dugu. Horregatik, dokumentazio-argazkietan mota horretako poseak eskatzen dira. Baina informazio garrantzitsu batzuk galduko ditugu, sudurraren forma eta belarriak eskortzoan daudelako.
Profilezko erretratua inguru-lerro batekin bakarrik lor genezakeen erretratu mota bat da. Erretratu mota honetan sudurraren eta belarrien formaren informazioa askoz ikusgarriagoa da baina, aldiz, aurpegiaren aldeetako baten informazioa galtzen dugu.
Erretratu bat egiteko orduan oso erabilia den beste posizio bat ere badago, horri hirulaurdena deitzenzaio. Pose horretan burua aurreko bi poseen erdian geratzen da, profiletako bat primeran ikusten da eta bestearen zati handiena ere ikus dezakegu; modu horretan buruaren informazio asko daukagu.
Gizakiok definizioz indibidualak eta bakarrak garen arren, ezaugarri batzuk guztiontzat dira intrintsekoak Jarraian, gizaburu baten oinarrizko proportzio idealizatu batzuk azalduko ditugu. Esan bezala, proportzio horiek aldatu egingo dira persona desberdinen artean, baina beti aurkituko dira giza fisionomiaz hitz egiten diguten neurri horietatik gertu.
Hala ere, ez dugu ahaztu behar marrazki bat ez dela errealitatearen irudikapen bat bakarrik, baizik eta errealitatearen berrinterpretazio bat ere badela. Horregatik, erretratu adierazkorragoak egin ditzakegu; non karikatura-arloan sakondu eta marrazki ikaragarriak lortu ditzakegun.
Eta nola hasiko gara pertsonak marrazten? Horretarako egoera ezin hobean gaude. Pentsatu behar dugu bizi izaten ari garen egoeran etxean denbora asko pasatzen dugula, eta zaila dela entretenitzea; beraz maite ditugunak erretratatzea modu ona izan daiteke honetarako. guk aukeratutako posturan denbora batez geldi egoteko une egokia bilatu beharko dugu, batez ere lehen saiakeran.
Lo daudenean egin dezakegu.
Beste aukera bat irakurtzen izan daiteke.
Gure mugikorra begiratzen ere denpora luze egoten gara.
Zaletasunak edo kontzentratzeko errazak diren jarduerak egiten ditugun bitartean.
Bestalde, konfinamendu horrek zerbait utzi badigu, tresna birtualak izan dira, eta bideo-deiak metodo seguru bihurtu dira gure maiteekiko kontaktua mantentzeko. Beraz, kontuan izan behar dugu bakarkako zein taldekako bideo-deiak une egokiak izan daitezkeela erretraturako; izan ere, lanaren zati bat egina dago, eredua bi dimentsioko gainazal baten gainean baitago.
Erretratu horiek sortzen hasteko estrategia grafiko ugari daude. Horietako biri buruz hitz egingo dugu.
Lehenengoa, inguru-lerroa eraikuntza-tresna gisa erabiltzea izango da. Hau da, lerroa bera izango da protagonista eta berak eraikiko du pertsonaren marrazki guztia. Ikus ditzagun beste marrazkilari batzuen zenbait adibide:
Horietan oso ildo sintetikoa ikusten dugu, oso trazu gutxirekin beren ereduen funtsezko informazioa ematen digute. Aldiz, beste adibide naturalistago batzuk ere ikus ditzakegu:
Proposatzen dugun beste estrategiak, orbana eraikuntzarako tresna gisa erabiltzearekin du zerikusia.
Kasu honetan, marrazkiaren zatirik garrantzitsuena ez da lerroan egituratzen, hori nabarmentzeko besterik ez da erabiltzen, baina ez da marrazkiaren oinarria.
Erretratu asko marraztu! Antzekotasuna ez da beti sortzen, baina behaketa funtsezkoa da horretarako, eta praktikarekin antzekotasuna gero eta handiagoa eta ezagunagoa izango da. Aste honetan hurbilen ditugun pertsonak marraztera animatzen zaituztegu, baita urrutien daudenak eta pantaila baten bidez ikusten ditugunak ere. Aipatu ditugun bi estrategia grafiko horiek erabiliko ditugu, eta marrazki guztiak webgunean ikustea espero dugu.
Berrogeialdiko marrazketa 3. astea
#etxeangeratzennaiz #etxeanmarraztendut
Etxetik ordu batzuk irteteko aukera dugun arren, denbora luzea ematen dugu horietan, eta horregatik, sarrera honetan bizi garen espazioei erreparatuko diegu.
Agian, egunerokotasunagatik, ez zaizkigu oso interesgarriak iruditzen edo ez dutela sormenerako txinpartarik, baina hau guztia errealitatetik urrun dago.
Berrogeialdian zehar bere eskura izan duten baliabideekin lan egin duten egileak ezagutuko ditugu. Horrek erakusten digu marrazkiaren pultsioa ezinbestekoa eta geldiezina dela, eta gertuko elementu xumeenetan aurki dezakegula sorkutzarako arrazoia.
Artearen Historiak honako adibide hauekin erakusten du hori:
Warholek aukeratzen dituen latak gai apala dira, edozein despentsatan dauzkagun kontserba-latak dira, eta ez dute inolako artifiziorik edertzeko.
Inpresionismoaren obra honen maila gorenean, gaia, erabateko egunerokotasuna da, plater baten gainean dauden sagar soil batzuek ematen diote margolariari koloreen harmonia hori sortzeko aukera, eta formen geometrian eta purutasunean oinarritutako lana da.
Lapotreren bodegoi garaikide honek ez du janari azkarrik ere erakusten, Hondarrak eta hondakinak baizik. Hala ere, deigarria da konposizio ederra eta argiaren tratamendua, obra klasikoetatik oso gertu dagoena.
Gure koadernoan ere asmo horrekin sortu ahal izango dugu. Gaur, gure begirada eta marrazkiak gure etxeetara bideratzea proposatzen dizuegu, bertan aurki ditzakegun gela eta objektu desberdinetara.
Bi estrategia grafiko ikusiko ditugu abiapuntu gisa, baita inspirazio-adibide batzuk ere.
Lerro hutsa
Lehen aukera hau arrunta iruditu daiteke, baina ez horregaitik interés eta konplexu gutxiagokoa. Sintesi ona gutxiengoarekin guztia azaltzen diguna da. Nagusiki, objektuen ingerada lerroan oinarrituko da, oso garrantzitsua izango da behaketa ona egitea.
Marrazki ingerada horri argi eta itzal edo kolore ukitu batzuk eman ahal dizkiogu interesguneak sortzeko balioko dutenak. Interesguneak ikuslearen begirada bideratu nahi dugun marrazki-lekuak dira.
Itzala orban gisa
Hau da daukagun bigarren proposamen grafikoa. Betetzen duen elementurik baldin badago, itzal-masa da. Hurrengo adibideetan, itzala marrazkiaren espazioa antolatzeko elementu gisa ikusiko dugu.
Adibide honetan ikusten dugu itzala dela objektu desberdinen profil guztien azalpena, baita konposizioari pisua ematen diona ere.
Adibide hauetan ikusten dugu inguru-marrazki batetik abiatuta itzalen planoa gehitu dela argi-iturriaren norabidea azaltzeko.
Ikus ditzagun etxeko gela desberdinen adibide batzuk eta marrazki horiek egile ezberdinek nola konpondu dituzten.
SUKALDEA
EGONGELA
Oso interesgarriak dira konposatu ahal izango ditugun objektuen bodegoi txikiak.
KOMUNA
Nahiz eta ez dirudien, komuna Artearen Historian zehar Toilette izeneko genero batean erretratatutako toki bat izan da. Gezurra dirudi hainbeste intimitatetik sorkuntzarako arrazoi bat atera daitekeenik.
Komun gehienek ispiluren bat edo gainazal islatzaileren bat dutenez, autorretratua praktikatzeko leku apartak dira.
LOGELA
Jarraian, Koosje Koene marrazkilariaren berrogeialdiko ariketa interesgarria ikusiko dugu. Bertan, bere egongelako txoko bat aukeratu eta hainbat baliabide grafiko ezberdinak erabili ditu marrazkiak egiteko. Motiboa errepikatzea oso baliagarria izan daiteke marrazteko prozedurak eta tresnak ezagutzeko. Guretzat teknika erosoenak zeintzuk diren aurkitzeko modu bikaina da.
Guztiok animatzen zaituztegu ariketa hau zuen etxeko txokoren batean egitera, eta gure etxeetako alderdirik ohikoenetan interesa bila dezazuen.
Jasotako lanak
Berrogeialdiko marrazketa 05 astea
Berdea, maite zaitudan berdea
Konfinamendu egoera hau irakasten ari bazaigu, natura, gizakiak zuzenean erasotzen ez badu, bidea irekitzen dela da. Udaberria iritsi da eta maskara artean landareak loratu dira birusa izan arren.
Duela oso gutxi arte ezin ginen mendiaz, itsasoaz eta naturaz gozatzera atera, eta inguruko txoko natural txikiekin konformatu behar izan dugu...
Pertsona batzuek lorategi txikiak gertu edukitzeko aukera dute, baina gehienok landare eta loreekin bizi garen gelak alaitzen saiatzen gara.
Horregatik, gaurko sarrera landareei eta landare-elementuei buruzkoa izango da, oso marrazki estimulatzaileak baitira. Ia amaigabeak dira koloreen eta formen barietateak, horregaitik oso garrantzitsua da behaketa on bat egitea.
Ikus ditzagun marrazkilariek berrogeialdi honetan landare-motiboen marrazkira hurbiltzeko erabili dituzten estrategia grafiko batzuk.
INGURU LERROEN MARRAZKETA
Horrelako proposamenetan, aintzatespen ona lortzeko behaketa fidela behar duen ildoaz soilik arduratuko gara. Adibide honetan, lehenengo orri bakoitzaren profilaren lan guztia nola sortu den ikus dezakegu. Izan ere, itzala bigarren urrats batean ematen da, beheko hostoak lau geratzen baitira, itzalik gabe.
Adibide honetan urrats bat harago goaz. Inguru-marrazki bat lortu ondoren, kolorea gehitzen diogu.
Petalo horiei erreparatzen badiegu, adibidez, tonalitate ezberdinak ikus ditzakegu argiaren norabidearen arabera. Horrela, koloreztatzeaz gain (kolorez bete), bolumena kolorearen bidez eraiki da.
Aholkua: horrelako ariketetarako, kontuan izan behar da, erabili beharreko tinta mota uretan iraunkorra izan behar dela, ostantsean gero erabiliko ditugun koloreak, ura nahastean, zikintzeko arriskua daukagu.
Beste adibide honetan, urratsez urrats zabalduta, ilustraziotik hurbilago dagoen lan bat ikusten dugu.
Zaporetsuak eta kaktusak oso landare interesgarriak dira marrazteko; izan ere, nahiko trinkoak izateko eta forma oso geometrikoak mantentzeko joera dute, eta hasiera ona izan daitezke landare-motiboak aztertzeko, pertsona behar besteko konfiantzarekin sentitzen ez bada.
Kasu horretan, marrazkia egiteko, errotuladore kalibratu bat (uretara iraunkorra) eta akuarelazko berde-paleta bat erabiltzen ditu egileak, loreen eta loreontzien tonu gorrixka eta marroiekin alderatuta.
ORBAN MARRAZKETA ETA INGURU LERROAK
Eskura ditugun tinta-tresnak uretan disolbagarriak direnean, marrazketa-prozesua alderantzikatu dezakegu, koloreak zikin ez daitezen.
Lan egiteko modu mota horrek esan nahi du orbana dela formaren eraikitzailea, eta litekeena da orbanak eta geroko lerroak ere bat ez etortzea, baina ez diogu beldurrik izan behar.
Nolabaiteko desorekak bizitza eta mugimendua ekar diezaieke gure marrazkiei.
ORBANA
Estrategia mota hori aukeratzen badugu, non protagonista orbana izango den, litekeena da, gu askeago sentitzea sortzeko orduan, lineak segurtasuna ekar baitezake, baina baita zurruntasun handiagoa ere.
Gure landareak sorkuntzaren motibo bihurtu behar dira, eta gure marrazkiek ez dute beti erreferentearekiko fideltasun errealista bati erantzun behar.
Ez dugu ahaztu behar marrazkia errealitatearen interpretazioa dela eta begirada subjektiboa dela; beraz, askatasuna eman behar diogu gure intuizio sortzaileari.
Celia Burgosen marrazki honetan kolorea askoz ere modu libreagoan erabili duela ikusten dugu, baita lortzen dituen kontraste kromatiko ederrak ere.
Inma Serranok, bere marrazkietan, kolorezko aguadak zein arkatzak erabiltzen ditu lerroak sortzeko. Oso interesgarria da bi teknikak nahastea, nola lortzen duen paperean elkarrekin egotea, bata bestearengana mugitu gabe. Oso adierazkorra da, grafismo mota ezberdinen bidez bere terrazako landare barietatea erakusten digu.
Orbana paperaren gainean konposatzeko balio digun elementu gisa ere uler dezakegu. Zentzu horretan, landare magikoen mundutik abiatzea, aukera ugari ematen ditu. Kasu honetan, adibide hau erakutsiko dizuegu, non landare eta adar mota desberdinak elkarrekin bizi diren.
KOLOREA SORKUNTZAREN OINARRIZKO ELEMENTU GISA
Kolorearen indarrak ere eraman gaitzake, hortik sortzen den intuizioak, eta kontraste kromatikoz eta asmatutako harmoniaz betetako konposizioak sortu.
Joan Léon Garcia argiaren eta inguratzen duten objektuen eta formen gaineko eraginaren behatzaile handia da. Kolorearen bidez argia nola interpretatzen den nabarmentzea marrazki hauetan.
Norbait landareen oso laguna ez bada eta etxean bat ere ez badu, frutaren eta barazkien bidez landareen mundua behatzen saiatzera animatzen zaituztegu.
Bertan, errepikatzen diren forma natural ederrak, beste forma organiko batzuk, kolore distiratsuak eta ehundura pilo bat aurkituko ditugu.
Marrazkilari honek kolore-kontrasteak aprobetxatzen ditu bere sukaldeko fruta eta barazkiekin osatutako bodegoi hauek sortzeko. Oso interesgarriak dira proiektatutako itzalen eremuak osatzeko erabiltzen dituen koloreak.
LETREKIN LAGUNDU
Testuaren bidez orrialdearen konposizio eder bat sortzen ere amaitu dezakegu.
Marrazkilari askok egunkaria erabiltzen dute erregistro-tresna gisa, eta horietan hitza eta marrazkia konbinatzen dituzte.
Normalean, letrekin maiteminduak egoten dira, grafiaren zein marrazkiaren emaitzetan ahalegintzen direnak. Jarraian, adibide pare bat utziko ditugu.
Animatu landareak edo barazkiak marraztera. Horrela, ikusmena ez ezik, usaimena ere piztuko dugu. Goza dezagun udaberriaz!
Jasotako lanak
Berrogeialdiko marrazketa 06 astea
Egunerokoa marraztuta: oroitzapenen erregistroa
Etapa zail honetan etxean etengabe egotetik, erosketak eta inarrizko beharrak egiteko oso noizbehinkako irteera txikiak egitetik, Deseskalada deritzonaren faseei ekin diegu.
Marrazkiaren bidez jaso eta erregistratu dugun informazio hori guztia nola antola dezakegun aztertuko dugu. Marraztutako koadernoaz edo egunerokoaz hitz egingo dugu, baita horri heltzeko moduez ere.
Egunerokoa gure pentsamenduak, nahiak eta beldurrak oso modu intimoan eta, beraz, oso irekian eta subjektiboan irauli ahal izateko elementua da. Gure ametsetarako edo gure irudimenerako hesirik ez dagoen tokia izan daiteke.
Koadernoa terapeutikotik hurbil dagoen elementua izan daiteke. Jende askok egunerokoa autoadierazpen tresna gisa erabiltzen du, askatu egiten dituelako.
Agian, beste pertsona batzuk ez gara hain trebeak hitzekin eta marrazkiaren beharra daukagu geure burua adierazteko. Ez dugu ahaztu behar marrazkia hizkuntza bat dela.
Bi hizkuntzak lotzeko aukera ere badago, eta hori oso konbinazio interesgarria izan daiteke.
Berrogeialdian zehar, pertsona asko ikusi ditugu sare sozialetan hura erregistratzen, modu objektiboagoan; inguruan aurkitzen zituzten errealitateak islatuz. Eta modu subjektiboagoan; nola zeuden eta egoera horrek nola eragiten zien azalduz.
Marrazkilariek egunerokoa ezohiko egoera hori erregistratzeko erabiltzen dutela ikustea oso interesgarria da.
Ilustratzaile honen lanean koadernoaren erabilera terapeutikoa ikusten dugu, askotan zaila izan den eta izaten ari den bizipen honen emozioak eta sentimenduak adierazteko lekua.
Bi hizkuntzak tartekatzen dituen modua nabarmendu behar da: marrazketa eta idazketa. Oso ohikoa da aurkitzea idazkera oso eskuzkoa eta kaligrafikoa, zerbait intimoagoa eta pertsonalagoa adierazten duena.
Beste pertsona batzuek konfinamendu hori eguneroko irudien bidez erretratatzeko konpromisoa hartu dute, sare sozialetan ikusi ahal izan dugunez. Horrelako egunerokoak erregistro grafikotik hurbilago daude.
Joan Leon Garciak hurbilen duen errealitatea behatu du eta bere koadernoan era guztietako gaiak islatzea lortu du: bodegoiak, loreak eta landareak, hiri-ikuspegiak, barnealdeak...
Urban Sketching korrontetik gertu zeuden pertsona batzuek, ezin izan dute eutsi kaleko marrazkiari. Larrialdi egoera horretan, supermerkatuetan sortzen ziren ilaratan izan behar zuen, zeren, kalean geldirik egon zitekeen une bakarra baitzen.
Egile honek, bere egunerokotasuneko elementu oso arruntak erakusteaz gain, egunerokotasuneko bodegoi txikiak adibidez, lettering-agaitik duen zaletasun bizia ere erakusten du, hau da, letradun marrazkiak.
Letrari ikuspegi askotatik ekin diezaiokegu; besteak beste, gure emozioak transmititzeko edo marraztuta dagoenari buruzko iruzkinak erregistratzeko balio diezagukete.
Ez dugu ahaztu behar kaligrafia letra baten eskuzko marrazkia dela, eta, beraz, grafismoari erreparatuz gero, modu desberdinean komunikatu daitekeela. Beraz, hitzen edukian ez ezik, hitzen forman ere informazioa egongo da.
Horregatik, letretara hurbiltzeko modu asko daude: batzuek oso modu zaindua lantzen dute, beste batzuk ordea, beraien kaligrafia pertsonala erabiltzen dute, "Txukuntasunari" jaramon gehiegirik egin gabe… Hainbat adibide ikus ditzakegu:
Badira oso aire adierazkorra duten marrazkilariak, beren marrazkiarekin bat datozenak, letra azkarra dutenak, ia inprontekoa, beren faktura grafikoarekin primeran uztartzen dituena.
Hurrengo adibidean, kaligrafia oso zaindua ikusten dugu, eta, testua erabiltzen denez, konposizio bat orekatzeko, diagonal handi bat erabiltzen da, goiko ezkerraldetik beheko eskuineko ertzeraino gurutzatzen dena orri bikoiztuan.
Lettering hitzak "letrak marraztea" esan nahi du. Bere gaia esaldi edo hitz baten diseinua da. Ez da kaligrafiarekin nahastu behar, azken hau eskuzko idazketa izango litzateke, Letteringaren eta kaligrafiaren arteko desberdintasuna hau da: kaligrafia jarraitua dela eta letteringaren konposizioa marrazkiaren antzekoagoa dela, aurkitzen duten toki zehatz horretara egokitzen diren letrak baitira.
Koadernoko marrazki honetan "S"-ak aldatu egin direla ikusten dugu, konposizio interesgarriagoa sortzeko eta bere sinaduran erabiltzen dituenekin harremana sortzeko.
Letra konbinatu mota desberdinak ere aurki ditzakeguz, transmititutako ideietan hierarkiak bilatzeko.
Hurrengo adibidean erromatar garaiko hondakinen marrazki bat ikus ditzakegu. Interesgarria da marrazkilariaren lettering lana, letra erromatarrari gogorarazten digu, bere letren bidez marrazkia transmititzeko intentzio bat ikusten dugu.
Mahai baten inguruko uneak, une handiak izan daitezke marrazteko eta idazteko, zeren eta eserita egoteak eroso marrazteko aukera ematen digu, baita lagunarte onaz disfrutatzeko eta, nola ez, bazkari gozo batekin, ikusmena, dastamena eta usaimenaz gozatzeko aukera ere, inspirazio oso bat!
Marrazkilari askok erabiltzen dute une hori, eta hainbat estrategia grafiko erabiltzen dituzte une hori irudikatzeko.
Ez genuke amaitu nahi "berrogeialdiko marrazketa" tailer honetan garatu ditugun planteamendu horiek, deseskaladaren ondoren normaltasunera iritsiko garela pentsatu gabe. Koaderno hori, aldi honetan etxean lagun izan duguna, lagun iraunkorra izan daiteke, kalean eta gure bidaietan lagun izan daitekeena. Izan ere, marraztea ezagutzeko modu bat bada, bidaiatzea, mugitzea eta harremanak izatea beste bat da. Eta bi jarduera horiek oso baliotsuak izan daitezke elkarrekin.
Bidai koadernoa, bidaian izandako ezagutza eta jakinduria guztia irauli ahal izateko espazioa izango litzateke. Pertsona desberdinen adibide batzuk ikusiko ditugu.
Enrique Floresen koadernoak bere paleta kromatiko ederrengatik eta bere sintesiagatik dira ospetsuak. Interesgarria da, halaber, bere marrazkietan collagea nola erabiltzen duen, hau da, nola itsasten dituen elementuak bere trazuekin konbinatzen duen paperaren gainazalean.
Alicia Aradillak munduari bira eman zion eta bere koadernoan, akuarelaren bidez ezagutzen zituen tokien estanpak jasotzen joan zen. Irudiak, oharrekin batera agertzen dira, tokian tokiko xehetasunekin.
Azkenik, azken aholku bat ematea gustatuko litzaiguke.
Askotan, gure marrazkiak errealitatearen antza izatearen zain egoten gara, eta horrek lerroaren sentsazio sentikorragoa eta sortzaileagoa galtzera eramaten gaitu.
Desorekak bizitza dakar!
Batzuetan, desoreka horiek, akats horiek oso interesgarriak izan daitezke, bizitasuna eta berotasuna ematen dute. Kontrolatzen ez ditugun egoera grafikoetan aurkitzeak gure irtenbideetan sortzaileago bihur gaitzake.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu marrazteko bidaia honetan izandako konpainagatik, eta zuen praktika grafikoekin jarraitzera animatzen zaituztegu. Laster arte!